SANTA FAMILIA

SANTA FAMILIA

Editorial:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK
Año de edición:
Materia
VARIA: Infant.-Juv. Comic.Viajes
ISBN:
978-84-946072-6-4
Páginas:
50
Encuadernación:
Cartoné
-5%
14,00 €
13,30 €
IVA incluido
Agotado

Zazpi urte igaro dira Familia Ugarien Gida lehen aldiz argitaratu genuenetik.
Ekimen horri gogo biziz eta arduraz ekiteak, baita ahalegin ekonomiko handia egiteak
ere, familiari laguntzeko politika irmoan aurrera egiteko aukera eman digute.
Familien egituran izandako aldaketek, jaiotze tasa apalek edota lana eta semealabak
zaintzea bateratu beharrak familia eredu berriak eratu dituzte hirugarren milurteko
honetarako, baina eredu horiek guztiak pertsonen bizitza emozionalaren erreferentzia
bizi eta garrantzitsuenak dira orain ere. Familia balio handiko eskola da, berdintasun,
elkartasun, errespetu, maitasun eta askatasun eskola baliotsua.
Familia gizartearen kohesio eta aurrerapenerako eragile nagusia denez, familia
erantzukizunak dituztenen egoera hobetzeko bideratzen ditu Jaurlaritzak hainbat ekimen,
familia osaerak eragindako edozein bereizkeria saihestu eta familia ereduen aniztasuna
bermatuz beti.
Helburu horiek erdiesteko, Familiei Laguntzeko Erakundearteko II. Plana garatzen
ari gara, euskal familien premiei osoko erantzuna emateko eta familia ugariei arreta
berezia eskaintzeko.
2008-2009 aldiko Familia Ugaria Gida helarazi nahi dizugu orain; bertan bildu
ditugu Euskadiko familia ugarien eskura jarri ditugun neurri eta bitarteko guztiak familia
horien bizi baldintzak hobetzeko asmoz. Helburu horrekin beste erakunde batzuk ere
bat egin dute azken urteotan; berariaz eskertu nahi diegu horien lankidetza