KURKOV, ANDREI
Viktor Zolotariov idazle-nahia Kieven bizi da Misharekin, depresioak jotako enperadore-pinguino batekin. Nekeza zaio bizimodua ateratzea; bere irudimena besterik ez du, eta ipuin eta eleberri argitaragabeez betetako tiradera bat. Baina bere bizitza errotik aldatuko da egunkari bateko erredakzioburuak proposatzen dionean oraindik bizi diren pertsona ospetsuen heriotza-oharrak gurutzetxoak- idatz ditzan, haiek hil baino lehen prest izateko. Viktorrek onartuko du, baina hilberriak argitaratzen hasten direnean izularriturik konturatuko da kontu ilun batean murgilduta dagoela.